EFIALIA CORPORATE FINANCEk ondorengo alorretan zerbitzuak eskaintzen ditu:

1. M&A – BATERATZE ETA ESKURATZEAK

Prozesu korporatiboetan aholkularitza globala eskaintzen dugu: salerosketak, bateratzeak, spin-off garapenak eta zorretan dauden eragiketa korporatiboetan (LBO, MBO, MBI).

Enpresa mailako inbertsio aukerak identifikatzen adituak gara. Kapital pribatuen fondoekin lankidetza akordioak eginez, eskuragarriak diren enpresa eta aktiboak bilatzen ditugu.

2. DEBT ADVISORY – FINANTZA OPTIMIZAZIO ETA BERREGITURAKETA

Enpresa baten finantza egoera eta zorpetze gaitasunaren analisi xehe batetik hasita, honen finantza-egitura hobeezina zehazten dugu, eta eskuragarri dauden finantza-iturrien inguruan aholkatzen dugu.

Finantzaketa zuzeneko operazioetan aholkatzen dugu, banku-erakundeak ez diren entitate bat edo gehiagok enpresa bati kapitala ematen dionean, enpresaren behar zehatzetara egokituaz.

3. MANAGEMENT CONSULTING – ZUZENDARI-AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA

EFIALIAn enpresa eraldatze prozesuetan adituak gara eta zuzendaritza aholkatzen dugu Negozio Proiektu Estrategikoetan. Enpresaren egoeraren analisi zehatz baten ondoren, estrategia aldaketa proposamen bat osatzen dugu eta honen ezarpenean laguntzen dugu.

Enpresa-Bidegarritasun Planak osatzen ditugu eta honen garapen eta ezarpenean aholkatu eta kontrolatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Negozio modelo berritzaileetan adituak gara.

Enpresa Jarraitutasun Estrategiak definitu eta ezartzen ditugu, belaunaldi errelebo prozesuetan laguntza osoa eskainiz.