peine

EFIALIA REAL ESTATEen higiezinen salerosketan eta higiezin-ondareen kudeaketan aholkularitza osoa eskaintzen dugu. 

Higiezin sektorearen aktore ezberdinei laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu: erakunde-fondoak, familia ondareak, sustatzaileak, finantza erakundeak, SOCIMIak, servicers-ak, Administrazio Publikoa eta baita beste arloetako enpresak ere.

Gure zerbitzua ondorengoek osatzen dute nagusiki:

01.

Inbertsio aukeren identifikazioan aholkularitza, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Madrid, Katalunia eta Andaluzian.

02.

Higiezinen kudeaketan aholkularitza: aktiboen gaineko estrategia eta negozio planak.

03.

Salerosketa eragiketetan laguntza ondorengoa kudeatuz: lehiaketa edo subasta prozesua, due diligence tekniko eta finantzieroak, alderdien arteko harremanak, negoziazioak eta itxierak.

04.

Higiezin aktiboen balioztatzea: aktiboaren balioa ikertzen dugu, bere egoera fisikoa eta ingurumen kalitatea, aktiboaren potentziala eta honi lotutako arriskuak kontuan hartuta.