ESPERIENTZIA ETA PROFESIONALISMOA

EFIALIAk bere diziplina eta esperientzia handiko taldearen balioa du

null

ÓSCAR MAMBRILLAS

BAZKIDE ETA ZUZENDARI OROKORRA, SORTZAILEKIDEA

Óscarrek 16 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresa industrialen kudeaketan eta negozio berriak abiarazten.

EFIALIAko Bazkide eta Zuzendari Orokorra izateaz gain, Óscar ondorengoa ere bada:

Gabiria Metal-Metaloskarbi enpresaren Kudeatzailea, metalurgia sektorean 40 urte baino gehiago daramatzan enpresa.
Ad Hoc Executive Search enpresaren Bazkide Zuzendari eta Sortzailea, zuzendaritza eta aginte bilaketa alorrean espezializatutako Headhunting enpresa.
Ternua Group enpresako Bazkide-Kontseilaria, outdoor ehungintza merkatuan lider nazionala den enpresa eta TERNUA, ASTORE eta LORPEN marken nagusia.
Robinson Productions enpresako Kontseilaria: irrati eta telebista programa Ekoizlea, Komunikabide Aholkularia, Ekitaldi eta Hitzaldi Aurkezpenak, Michael Robinson futbolari ohia buru duena..

Óscarrek Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasi zuen DEUSTO Unibertsitatean.

null

XABIER URTIZBEREA

BAZKIDE ZUZENDARIA, SORTZAILEKIDEA

Enpresa aholkularitzan 15 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du Xabierrek. Partikular eta enpresa bankuetan lan egin du Nafarroako Rural Kutxan eta OPE Consultores enpresetan, Aholkularitza Estrategiko eta Operatiboan esperientzia zabala lortuaz.

EFIALIAn proiektu komertzialak koordinatu ditu eta hainbat sektoretako enpresetan lan egin du Zuzendaritza eta Aholkularitza bitartekari moduan.

Xabier Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta masterra Zuzendaritza Estrategikoan DEUSTO Unibertsitatean.

null

Gabriel Benguria

BAZKIDE ZUZENDARIA

Gabrielek 12 urte baino gehiago daramatza finantza sektorean lanean eta ondorengoetan esperientzia du: M&An (N+1 Corporate Finance, gaur Alantra), kapital-merkatua (diruzaintza Banco Urquijon) eta banku pribatua (Sabadell Urquijo Banca Privada eta Deutsche Bank Banca Privada). EFIALIAra batu aurretik, Gabriel R&B Inversiones enpresako Bazkide Zuzendaria zen, Corporate Finance eta Multi Family Office arloetan espezializatutako enpresa independientea.

EFIALIAko Bazkide Zuzendaria izateaz gain Gabriel ondorengoa ere bada Amaiketako Foods (amaiketako.com,) enpresako Sortzailekidea, berezko marka duen gourmet elikadura banaketa enpresa.

Gabriel Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da CUNEFen eta €FA Finantza Aholkularia €FPA erakundean.

null

MIGUEL RODRÍGUEZ

BAZKIDE ZUZENDARIA

Miguelek MSB Corporaten hasi zuen bere ibilbidea, non 5 urtez M&A operazio anitzetan lan egin zuen. Ondoren, Skandia nazioarteko fondo kudeatzailearen ordezkaria izan zen Espainian eta 16 urte baino gehiagoz ondare kudeaketa independientean aditua da. Miguel inbertsio kolektiboko zenbait entitateen kontseilaria izan da eta oraindik ere bada.

EFIALIAra batu aurretik, Miguel R&B Inversiones enpresako Bazkide Zuzendaria zen, Corporate Finance eta Multi Family Office arloetan espezializatutako enpresa independientea. Bertatik bezeroen aktiboak kudeatzen zituen.

Miguel Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da, masterra Finantza eta Merkatu Kudeaketan SAN PABLO CEUen eta Berrikuntza Kudeaketa Tekniketan aditua Errioxako Unibertsitatean.